
Mendia
Aiako Harria
Euskal mendi-paisaiaren esentzia: granitozko hiru mokor, askorentzat Pirinioen hasiera direnak.
- Altuera
- 837 m
- Iraupena
- ½ – 1 egun
- Sasoia
- Urte osoan
- Zailtasuna
- Maila guztiak
Aiako Harria
Gure inguruko mendirik zaharrenetako bat
Aiako Harria (gaztelaniaz Peñas de Aia) Euskadiko bederatzi parke naturaletako bat da, 1995ean izendatua. Gipuzkoako ekialdeko muturrean kokatua, aditu batzuentzat Euskal Herri osoko hiru mendi granitiko bakar hauek Pirinioen hasiera dira, eta gure inguruan ditugun mendirik zaharrenetako bat.
Historia handia gordetzen du gainera: Burdin Aroko aztarna arkeologikoak aurkitu dira, eta erromatarrek mendi hauek meatze-ustiapenerako erabili zituzten, Meazuriko (Irun) eta Arditurriko (Oiartzun) meategien ondarea utziz.
Harkaitz granitikozko hiru mokor hauek mendi-ibilbide aukera zabala eskaintzen dute, bai gailurreria goitik —360º-ko ikuspegiarekin itsas mailatik 800 metro pasatxora— bai beheko magaletako bidezidorretatik, Gipuzkoako edo Nafarroako aldetik. Ibilbideak maila guztietarako eta era guztietako familia, talde edo bikoteentzat.
- Altuera
- 837 m
- Iraupena
- ½ – 1 egun
- Sasoia
- Urte osoan
- Zailtasuna
- Maila guztiak
Uztaiaren pasabide ospetsua
Behin baino gehiagotan entzungo zenuen Aiako Harriko tontorren artean dagoen uztaiaren pasabidearen berri. Pasabiderik zorrotzena edo teknikoena izan daiteke, ibilbidean bigarren tontorretik hirugarrenera edo alderantziz igaro behar badugu. Pasabide apur bat aireko eta bertikala da, baina eskuak eta oinak non jarri jakinez gero zailtasun handirik gabe gaindituko dugu, uztai ospetsuaz lagunduta.
Aiako Harriak abenturari konpromiso- eta zailtasun-ukitu garrantzitsua ematea ahalbidetzen du: pasabide honetan eta beste igoera eta jaitsiera batzuetan arreta handiz ibili behar da. Horregatik, irten aurretik ibilbidea ondo planifikatzea gomendatzen da eta, hala badagokio, pasabide guztiak ezagutzen dituen eta une teknikoenetan lagundu dezakeen tokiko gidari bat kontratatzea, taldea segurtasunez gidatzeaz gain. Ibilbide honetan gidatzea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!
Informazio praktikoa
Arropa erosoa eta ibiltzeko egokia; trekking-zapatilak edo mendiko botak egoera onean eta zola higatu gabearekin; 1–1,5 litro ur pertsonako eta zerbait jateko. Aukeratutako mailako mendi-ibilbide baterako sasoi fisiko egokia behar da, lur irregularrean.
- Norekin
- Ipar Adventure
- Web
- www.iparadventure.com
- Lekua
- Irun (Gipuzkoa)
- Iraupena
- ½ egun edo egun osoa
(egun pasa)
Bideoa
Aiako Harria
Beste planak
Jarraitu esploratzen












