Kayaka Bidasoa ibaian

Kayaka

Kayaka Bidasoa ibaian

Ezagutu inguru hau modu dibertigarrian: jaitsiera lasaia bi herrialderen arteko muga egiten duen ibaian barrena.

Distantzia
7,5 km
Iraupena
2,5 h
Desnibela
20 m
Zailtasuna
Ertaina

Endarlatsatik Behobiara

Plan desberdin bat, taldean ezin hobea

Bidasoa ibaia Baztan haranaren bihotzean jaiotzen da eta, Kantauri itsasoko bokalerako bidean, Frantzia eta Espainiaren arteko muga naturala egiten du. Bere azken zatian, Txingudiko badian Plaiaundiko Parke Naturalera iritsi aurretik, ibaiak emari ona darama kayakez jaisteko.

Maiatzetik urrira bitartean Kayak Basque Country enpresarekin —Hondarribian du basea— egin daitekeen paseo atsegin eta dibertigarri bat erakusten dizuegu. Plan desberdin bat, taldean egitea gomendatzen duguna, eta gure lurraldeko gunerik erakargarrienetako batean beste modu batera barneratzen gaituena.

Distantzia
7,5 km
Iraupena
2,5 h
Desnibela
20 m
Zailtasuna
Ertaina

Ibaia

Bidasoa Nafarroako lurretan jaiotzen da Baztan izenarekin eta, Gipuzkoan sartzean, Bidasoa izena hartzen du. Txingudiko badian itsasoratzen da, Hondarribia eta Hendaia artean. Batzuentzat Espainia eta Frantziaren arteko muga naturala da; beste batzuentzat, Gipuzkoa eta Lapurdiko euskal lurraldeak banatzen dituen ibaia. Historia handiko ibaia, bere kokapen geografikoari esker.

Zeharkaldia Endarlatsan hasten da eta, 7,5 km nabigatu ondoren, Behobia herrian amaitzen da.

Norekin egin jarduera

Jaitsiera erraza da eta ez du esperientzia handirik eskatzen, baina ibaiak arrisku batzuk ditu kayakean nabigatzeko ezagutzarik ez baduzu. Horregatik, esperientzia nahikorik ez baduzu, jaitsiera Kayak Basque Countryrekin egitea gomendatzen dugu: bezeroekin jaitsiera egiten duten enpresa bakanetako bat da, eta nazioarte mailan ere lehiatu diren kayakista adituak ditu.

Enpresa
Kayak Basque Country
Web
www.kayakbasquecountry.com
Sasoia
Maiatza – urria
Basea
Hondarribia

Bideoa

Kayaka Bidasoa ibaian

Galeria

Jaitsiera irudietan

Ibilbidea

Kayaka Bidasoa ibaian – Ibilbidea

Erreserba zuzena

Donostian ikusiko dugu elkar?

Erreserbatu preziorik onenean gure webgunean. Gosaria, wifia eta giro ona barne.